Mosku irundarrek alde zaharrari ematen dioten izena da. Hiriko giro alternatibo eta herrikoia biltzen da bertan, eta aurten ere auzoan ibiltzen diren gazteek bestak antolatu dituzte, abuztuaren 14tik 17ra iraunen dutenak ekitaldi eta kontzertu pilarekin. Antolaketa lanean ibili den Ramonek eman digu besten berri
Audioak
4_moskukobestak 08-viii-14.mp3
Maider Iantzi, Garako kazetari beratarrarekin
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-14
Maider Iantzi beratarra kronikagilea dugu Gara egunkarian. Ikasketei buruz, Garara egindako ailegaeraz, egungo lana nolakoa den eta bertze hainbat kontuez mintzatu gara berekin
Audioak
4_maider iantzi 08-viii-13.mp3
Arantzako bestetaz Ainara Maia alkatearekin
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-13
Arantzan ere Ama Birjin bestak ospatuko dire urtero bezala, abuztuaren 14tik 17ra. Ainara Maia alkateak egun hoietarako Herriko Etxeak egin duen lanaz mintzatu zaigu
Jone Fagoaga skeet olinpikoko tiratzaile lesakarra elkarrizketatu dugu. Plater tiraketa modalitate bat da skeet olinpiarra eta Jone punta-puntan dugu Euskal Herriko zein Estatuko txapelketatan, eta Europara ere maiz ateri da.
Audioak
4_jone fagoaga 08-viii-13.mp3
Goizuetako Gazte Eguna abuztuaren 14an
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-13
Goizuetako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du Ama Birjin bestetako lehenbiziko egunerako, abuztuan 14an. Gazte Asanbladako Itxasok eman digu horren berri
Audioak
4_goizutagaztik 08-viii-12.mp3
Etxalarko bestetaz Patxiku Irisarri alkatearekin
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-11
Audioak
4_etxalarpatxiku 08-viii-11.mp3
Mattin Irazoki futbolari lesakarrarekin
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-08
Mattin Irazoki futbolari lesakarrarekin egon gara. Gaur egun Gaztela-Mantxako 3. mailako Villarrobledo taldean jokatzen du, eta bere futbol ibilbideari errepasoa egin diogu, ttikitan Lesakan hasi eta Errealera, Touringera, Real Unionera, Eibarrera, Almansara, Albacetera, Lanzarotera, Melillara, Cartagenara eta Guijuelora eraman duena, 2.A mailan, 2.B mailan eta 3. mailan esperientzia zabala bildu duelarik
Audioak
4_mattin irazoki 08-viii-8.mp3
Donostiako Musika Hamabortzaldia. Aurten Etxalarren ere emankizuna
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-07
Donostiako Musika Hamabortzaldiaren inguruan mintzatu gara prentsa arduradunaren alboko Iņaki Lazkanorekin. Donostiatik kanpo, aurten Etxalarren ere emankizuna eskainiko du Hamabortzaldiak, abuztuaren 8an. Jasokunde Elizan Ara Malikian bibolinjole libanoarra izanen da entzungai
Audioak
4_musika hamabortzaldia 08-viii-7.mp3
Txinan joko olinpikoak, Jon Abril
Asier Gogorza eta Jon abril beratarrak, duela 5 urte izan ziren Txinan. "helloak txinan" idatzi zuen mantsoago Jonek
Audioak
4_txina.mp3
Administrazioan Euskaraz taldearekin eremu mistoa Iruņerri guzira hedatzearen auziaz
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-06
Administrazioan Euskaraz taldeko Joseba Otanorekin mintzatu gara, eremu mistoa Iruņerri guzira hedatzearen aferari buruz, eta bereziki PSNk eduki duen jarrera aldaketari buruz
Audioak
4_admn.euskaraz 08-VIII-6.mp3
hartza agertu da Baztanen
Lazaro perurena artzaina da, Orabidekoa. atzo ardietara zaielarik hartza bat bide bazterrean hilik harpatu zuen. pello berriz, oronoz mugaireko suhiltzailea dugu.
Audioak
4_hartza lazaro.mp3
4_hartza pello.mp3
Abiadura Haundiko Trenaren kontrako ekintza Donostian
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-05
Pasa den abuztuaren 3an AHTaren kontrako ekintza ikusgarria brutu zen Gipuzkoako hiriburuan, erdiguneko trafikoa geldiarazi zuena eta Ertzaintzak 12 lagun atxilotu zituen. AHTaren Aurkako Asanbladako kide Beak eman digu honen berri
Audioak
4_bea aht 08-viii-5.mp3
Egoitz Telletxeari elkarrizketa
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-05
Egoitz Telletxea lesakarra, Onin Bazterretik saioan tokiko Historia eta istorioak kontatuz aritzen zitzaigun gaztea elkarrizketatu dugu. Bere Historias zaletasunaz, musikaz eta abarrez mintzatu gara berekin
Audioak
4_egoitz 08-viii-5.mp3
Frankismoko errepresaliatuen omenez ekitaldia Busturian
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-04
Pasa den abuztuaren 3an ekitaldiak egin du Busturian Ahaztuak 1936-1977 elkarteak frankismoaren biktimak oroitarazteko. Honi buruz mintzatu gara elkarteko kide den Martxelo Alvarezekin, eta bertzeak bertze II. Mundu Gerran kontzentrazio eremutan euskal herritar eta espainiarrak hiltzeaz leporatuta dauden SSetako lau militar alemaniar Estatu Batuetatik Espainiara estraditatzeko eskaria azaldu digu.
Audioak
4_ahaztuakbursturia 08-viii-4.mp3
Lesakako gaurko prentsaurrea
Audioak
4_Turismoprentsaurre.mp3
Julen Zelaietak botako du txupinazoa Berako bestetan
Itzalean egosi / Mikel / 2008-08-01
Julen Zelaieta bertsolariak, 2008ko Nafarroako txapeldunak botako du aurten txupinazioa bere herriko bestetan. Berekin mintzatu gara
Audioak
4_J.zelaieta txupinazua 08-VIII-1.mp3
Joseba Baleztenari elkarrizketa
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-31
Joseba Baleztena beratarrari elkarrizketa egin diogu. Onin Bazterretik saioan kolaboratzaile izan genuen musika tartearekin, eta Sexty Sexers rock talde beratarreko gitarra jolea da. Musikaz gain, bertze hainbat kontuz mintzatu gara berekin. Bertzeak bertze, bere aitatxik txirrindularientzako oinetakoak nola egiten zituen kontatu digu, eta nola bere etxeko tailerretik Eddy Mercks, Miguel Indurain, Luis Ocaņa, Perico Delgado eta txirrindularitzako bertze hainbat izen haundi pasa ziren
Audioak
4_joseba 08-vii-29.mp3
San Esteban bestei buruz Berako alkatearekin
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-29
San Estebanak gainean ditugu dagoeneko Beran. Aurten egun bat aitzintuko dire gainera, abuztun 1era, ortzila ere hartzeko. Josu Irazoki alkatearekin mintzatu gara bestei buruz
Audioak
4_S.Estebanak 08-VII-29.mp3
Josu Vazquez lesakarrari elkarrizketa
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-24
ETB2ko "El conquistador del fin del mundo" saioan parte hartu zuen Josu Vazquez lesakarra elkarrizketatu dugu. Saioaren zein bere inguruko berri gehiago jakin ditugu
Audioak
4_J.Vazquez 08-VII-24.mp3
Uztailaren 22a, Coca-Colaren kontrako nazioarteko eguna
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-22
Uztailaren 22a Coca-Cola transnazionalaren kontrako nazioarteko eguna da, eta Euskal Herrian ere badaude deialdiak honekin lotuta. Askapena erakunde internazionalistako Ruben Sanchezek eman dizkigu argibide gehiago
Audioak
4_C.Cola Askapena 08-VII-22.mp3
Joseba Olagarai elkarrizketatu dugu
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-22
Joseba Olagarai kazetari etxalartarrari elkarrizketa egin diogu. ETBko "Horrelakoa da bizitza" saioan dabil orain erreportari lanetan, eta bere ibilbide profesionalaren errepasoa egiteaz gain, berari buruzko bertze zenbait kontuz mintzatu gara Josebarekin
Audioak
4_J.Olagarai 08-VII-22.mp3
Banartako bestak uztailaren 25ean
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-21
Lesakako Banarta auzoak, urtero legez, bere bestak ospatuko ditu utzailaren 25ean, Santiago egunarekin. Juan Mari Lopezek azaldu dizkigu bestaren nondik-norakoak
Audioak
4_banartako bestak 08-vii-21.mp3
Jon Mikel Matxiarena beratarrarekin elkarrizketa
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-17
Jon Mikel Matxiarena beratarra elkarrizketatu dugu. Goenkalen aktore lanetan dabil, "Enekoren" paperean. Horretaz eta gauza gehiagotaz mintzatu gara berekin
Audioak
4_jonmikel 08-vii-17.mp3
Iruņeako ezker abertzaleak San Ferminetako besten balorazioa egin digu
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-17
San Fermin bestak akitu dire Iruņean eta bertako ezker abertzaleko zinegotzi Mikel Gastesirekin egon gara balorazioa eman dakigun
Audioak
4_mikel gastesi 08-vii-17.mp3
NOKA taldea, hemen dabil
kaliforniako taldea, erdi baztandarra, kontzertuak eskeintzen ari da. hiru emakumek osatzen dute euskal taldea. Andrea eta Begoņakin izan gara. Managerra, Mikel etxean gelditu da, Xanti txikiarekin
Audioak
4_noka taldea.mp3
uztailak 8, German Rodrigez
gaur egun berexia da. 30 urte pasa baitira german hil zutela. bi konbidatu Iosu Txueka eta Miren Egaņa
Audioak
4_german rodrigez txueka 08.mp3
Julen Irazokiri elkarrizketa
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-08
Julen Irazoki Berako SextySexers rock taldeko gitarrajolea elkarrizketatu dugu
Audioak
4_julen irazoki 08-vi-04.mp3
koldo erkizia Lesakako alkatea
bestetako egitaraua, aurrekontuak eta bertzelako kontu batzuk izan ditugu berarekin
Audioak
4_koldo erkizia.mp3
Lesakako dantzarien kapitainei elkarrizketa
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-04
Uztailaren 7an, San Fermin egunakin, urtero bezala dantzak izanen dira Lesakan. Peio Etxebeste ezpatadantzarien kapitaina, eta Iratxe Etxarte nesken kapitaina elkarrizketatu ditugu. Biek lehenbiziko urtea dute kapitain bezala
Audioak
4_kapitainak 08-vii-04.mp3
Lesakako San Ferminak hemen dire
Itzalean egosi / Mikel / 2008-07-04
Lesakako San Ferminak hemen dire. Uztailaren 4ra aitzintu zaizkigu aurten, ortzila baita. Honi begira pare bat elkarrizketa burutu ditugu. Alde batetik, Txozna Batzordeko Koldok Lesakako herri mugimenduak bestetarako prestatu duen egitarau alternatibo eta betea azaldu digu. Bertzalde, Altxadi Gazte Peņako Mikel eta Lorearekin egon gara, peņa hau zer den, zein helburu dituen eta bestetarako zer prestatu duen azaltzeko.
Audioak
4_s.f.egitaraua 08-VII-02.mp3
4_altxadi 08-vii-03.mp3
Ekaitzi elkarrizketa
Audioak
4_Ekaitz 08-VII-01.mp3
Landazelaiak Lesakarrentzat herri plataforma aurkeztu da
Landazelaiak Lesakarrentzat herri plataforma aurkeztu da, Lesakan Landazelaitako eremuko Hirigintza Planean herriak hitza eduki dezan aldarrikatzeko. Aurkezpenean solastu dute Javier Oronoz, Mertxe Rekondo eta Endika Mindegia herritarrek
Audioak
4_landazelaiaklesakarrentzat.mp3
Ibardingo turismo eta informazio bulegoaren aurkezpena
Turismo eta informazio bulegoaren aurkezpena egin da Ibardingo kaskoan. Bertan izan dira bertzeak bertze Bortziritako herriko etxeetako ordezkariak, Lapurdiko Urruņako eta Biriatukoekin batera. Aurkezpenaren ondotik Felipe Saraguetak solas batzuk egin ditu, mugaz gaindiko elkarkidetza honek turismo bulegoaz gain zein egitasmo betetzen dituen azaltzeko, eta Ibardingo bixitariei nola zuzenduko zaien azaltzeko
Audioak
4_bulegoaetabertzegitasmoak.mp3
4_ibardingobixitarienjatorria.mp3
4_hegoe.h.ra begira.mp3
Bidasoako lanbide heziketa eskola
eskola honen ezaugarriak agertu dizikigu Mari Josek
Audioak
4_bidasoa-marijose.mp3
Lesakako ezker abertzalearen agerraldia Landazelaitako Hirigintza Planaren inguruan
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-27
Audioak
4_Gaur egun.mp3
4_Aldizkaria.mp3
4_Bertze alderdiak.mp3
4_Udalaren egoera ekonomikoa.mp3
4_Gaur egungo planteamendua.mp3
ESAITek Euskal Herriko wushu selekzioa Beijineko Joku Olinpikoetan zergati ez den egonen azaldu digu
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-26
Euskal Herriko wushu (arte martzial mota bat) selekzioak Txinako Joku Olinpikoetan egoteko aukera izan du, wushua ez baita Joku Olinpikotzat hartzen eta beraz erakustaldi gisara. Eusko Jaurlaritzarekin izan diren arazoak direla medio hala ere, ez da bertan izanen. Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko Martxel Toldeok eman digu aferaren berri
Audioak
4_esait wushu 08-vi-26.mp3
G8aren bilera Japonian: Euskal Herriko Mugimendu Antikapitalista eta Antifaszistarekin mintzatu gara
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-25
Munduko herrialde boteretsuenek, G8a osatzen dutenek, goi bilkura ospatuko dute Japoniako Hokkaido uhartean uztailaren 7tik 9ra. G8ak ordezkatzen dunarenganako erresistentzia eta protesta mugimenduak anitzak dira mundu guzian eta Euskal Herrian Mugimendu Antikapitalista eta Antifaszistak "G8 Akatu!" ekimena osatu du. Honen berri eman digu Davidek
Audioak
4_g8 hokkaido 08-vi-25.mp3
Piratei buruz solasean Iņaki Mendizabalekin
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-24
Piratak. Literaturak eta zinemak eman digute batez ere itsasoko lapurren berri, eta horren arabera eraiki dugu gehienbat haiekiko dugun irudia. Zenbateraino da zuzena irudi hau? Izan al zen piratarik Euskal Herrian? Horrelako galderak erantzunen dizkigu Iņaki Mendizabal kazetari eta idazleak, gai honen inguruan ikerketak burutu dituenak
Audioak
4_piratak 08-vi-24.mp3
Abiadura Handiko Trenaren inguruan AHT Gelditu! Elkarlana plataformarekin
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-20
Abiadura HAndiko Trenaren auzia gero eta ozenago aditzen ari gara komunikabideetan. AHT Gelditu! Elkarlana plataformako Hilariok afera honen inguruan gizartearen kontzientziazioa bilatu asmoz burutu berri duten Gelditour biraren balorazioa egin digu, eta bide batez bertze hainbat problematika azaldu dizkigu: lurren desjabetze akten altxatzea, lanen nondik norakoak, protestaldien errepresioa...
Audioak
4_aht hilario 08-vi-20.mp3
Sri Lankaren eta tamil herriaren arteko gatazkaz Txente Rekondorekin
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-11
Sri Lanka Indiar Ozeanoko uhartea dugu, Indiako kostatik hagitz hurbil dagona. Bertan, tamil herriak borrokaldi latza abiarazia du Sri Lankako estatuarengandik independentzia lortzeko. Gatazka gogorra da bertakoa, erasoaldi eta errepresio ekintza gogorrak ezaugarritzat dituena, baina Mendebaldeko komunikabideetan ez zaio munduko bertze hainbat zokori ematen zaion inportantzia ematen, eta informazioa nahasia izaten da auniztan. Guk Txente Rekondorengana jo dugu argibide bila
Audioak
4_txente tamilak 08-vi-11.mp3
Guda Napoleonikoak Euskal Herrian
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-17
Aurten beteko dira 200 urte Espainiako Erreinuan Napoleonen tropen aurkako gerra hasi zenetik. Espainiarrek Independentzia Gerra deitzen diote 1808 eta 1814. urteen arteko gatazka honi eta bertako ideario nazionalaren ikur nagusienetakoa bihurtu dute. Euskal Herrian ere eragin nabaria utzi zuen gatazka honek, eta Mikel Alberdi historialari irundarrak eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoko arduradunak eman digu bere berri
Audioak
4_M.Alberdi frantsesadak 08-VI-17.mp3
Bortzirietako II. Piropo Lehiaketako piropoak Xorroxinen
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-13
Pasa den otsaila eta martxoa bitartean II. Piropo Lehiaketa antolatu zuen Bortzirietako Euskara Mankomunidadeak Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloko ikasleen artean. Denetara 83 piropo aukeztu ziren, eta gure irratsaiora helarazi zizkguten Mikel, Patti eta Garazi ikasle lesakarrek, eta Dunia, Julen eta Ruben beratarrek
Audioak
4_piropo lehiaketa 08-vi-13.mp3
IŅIGO ARITZA IKASTOLA 3DBH
HIZKETAN / IKASLEAK / 2008-06-13
BELEIXE IRRATIAN ZUZENEAN ETA HAIEK GRABATUTAKO IRRATSAIOA.IRAKASLEARI ELKARRIZKETA, EZTABAIDA ETA IPUINA.
Audioak
2_IRRATSAIOA.mp3
2_Iņigo Aritza ikastola.mp3
Erromatar garaiko Arditurriko meatzeei buruz solasean
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-10
Aiako Harriko parajeak meatzaritza iturri izan dira aspaldiko garaietatik, bai Lesakako, Irungo zein Oiartzungo aldetik. Maiatza bukaeran Arditurriko meatzea bezala ezagutzen dena jendartera ireki dute. Arditurri Oiartzunen dago eta duela 2000 urte erromatarrek ustiatu zuten. Bere historia azaldu digu Mertxe Urteaga arkeologoak
Audioak
4_M.Urteaga Arditurri 08-VI-10.mp3
Zigaren 50 koadro laster egonen dira ikusgai Baztanen paratuko den behin-behineko museoan, oraingo museoa etnografikoan.
Javier Ziga margolariaren seme alabek, Gurutze eta Miguel Zigak, aitaren 47 margolan eta hainbat marrazki dituzte. Obra horiek dira fundazioaren esku utzi dituztenak, pintorearen omenezko museoan tokia har dezaten, proiektua gauzatzen denean. Zigatarren asmoa da, halaber, 1986. urtean Nafarroako Museoaren esku utzi zituzten 40 koadroak berreskuratzea zentro horretarako. Horietatik 9 daude ikusgai, bertzeak berriz zulo batean sarturik
1986an 20 koadro doan eman zizkieten Zigaren seme-alabek Nafarroako Museoko arduradunei. Eta beste 20, prezio sinboliko batean saldu zizkieten. Baldintza bat jarri zuten margolariaren senideek, ordea, obrak museoaren esku uzteko: erakus zitzaten.
Margolariak zenbat koadro egin zituen zehaztea ezinezkotzat jo dute fundazioko kideek.Parisetik bueltan Iruņean egin zituenak esku pribatuetan baitute. 348 dira, gutxienez. Parisen,Venezuelan eta Mexikon ere badira Zigaren koadroak..
Erakusketak, ikastaroak, mintegiak, bekak. Gaur egungo belaunaldiei Ziga nor zen azaltzeko ekimenak bultzatu nahi ditu pintorearen izen bereko fundazioak, eta, aldi berean, Zigak hain gertutik begiratu zuen Baztanen egun dauden artisten bilgune izan. Museo bizia eta didaktikoa izatea nahi dute alegia.
Hasiera batean, Baztango udalak, udaletxeko sabaia pentsatu zuen, Javier Zigaren lanak bertan zintzilikatzeko baino fundazioari ez zitzaion sobera gustatu, udalaren betebeharra eta museoarenak ez baitatoz bat. Orain berriz, Jorge Oteiza museo etnografikoan , aretoa prestatzen ari dira, Bigarren sorailuan. Inaugurazioak bat eginen du, prestatzen ari diren hitzaldi xortekin. Horretarako 1.100euro bideratuko ditu udalak afera honetako. Bai hitzaldiak nola inaugurazioa irailerako espero dira.
Hiru hitzaldia izanen dire. Lehendabizikoa: Fundazioko idazkariak Pello Fernandezek emanen du, Zigaren bizitza eta obrari errepaso bat eginez. Bigarrena: Ziga eta bere ikasleak, maixuen maixua izan baitzen Parisen, Hizlaria: Javier zubiaur izanen da Nafarroako Museoko teknikaria. Hirugarrena berriz, Ziga eta euskal margolariak XX. Mendeko lehenbiziko erdialdean. Hizlaria, Urki Salaberria.
fundazioko idazkariak Pello fernandezek azaldu daku
Audioak
4_javier ziga.mp3
garraiolariek lan uzteak eginen dituzte
nafarroako garraiolari autonomoen elkarteak tradisnak, bat egin du deialdiarekin. tradisnan 840 garraiolaria daude. Nafarroako sektorearen %30. greba baino lanuztea dela erran daku joxe miguel guelbenzuk. gasoleoaren garestitzea, baino tarifak direla eta autokritika ere egiten du.
Audioak
4_tradinsa.mp3
Lesakako EAJk Landazelaitako hirigintza planari buruzko bere jarreraren berri eman digu
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-06
Lesakako EAJko Juan Fermin Mitxelena zinegotziarekin mintzatu gara herrian eztabaida haundia sortzen ari den Landazelaitako hirigintza planari buruz. Plana EAJ eta EAk osatutako udal gobernua zegoenean paratu zen abian, eta EAJ egun oposizioan dago
Audioak
4_juan f.landazelaiak 08-VI-06.mp3
Joxe Manuel Odriozola euskara irakasle eta idazlea elkarrizketatu dugu "Abertzaleak eta euskara" bere azken lanari buruz
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-06-03
Joxe Manuel Odriozola euskara irakasle eta idazle altzotarra elkarrizketatu dugu "Abertzaleak eta euskara" (Elkar) bere liburuari buruz. Euskarak eta euskaltzaletasunak jende eta alderdi abertzaleengan betetzen duen paperaz hausnarketa eta kritika egiten du Odriozolak.
Audioak
4_J.M.Odriozola 08-VI-03.mp3
4_abelbarriola.mp3
Lesakako Zerbitzuen Elkarteko idazkari Javier Oronozekin mintzatu gara Landazelaitako hirigintza proiektuari buruz
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-30
Lesakako Landazelaitako hirigintza proiektuak, aitzinera ateriz gero, aldaketa sakonak ekarriko dizkio herriari. Hoietako batzuk herriko komertzioei eraginen diete, etxebizitzekin batera zentro komertzial bat eraikitzea aurrikusten baita, eta Lesakako Zerbitzuen Elkarteko iritzia jasotzeko gurekin izan dugu bertako idazkaria den Javier Oronoz
Audioak
4_javierlandazelaiak 08-v-30.mp3
Jatorrizko Herrien Asanbladaz mintzatu gara Jojo Bidartekin
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-29
Pasa den maiatzaren 6an Jatorrizko Herrien Asanblada burutu zen New Yorkeko Nazio Batuen egoitzan, Estatu Batuetan. Euskal Herriak ere ordezkaritza eduki zuen bertan, zehazki Iparraldetik joan zen ordezkaritza bat. Irulegi Irratiko Jojo Bidartek jarraipena egin zien New Yorken eta bera elkarrizketatu dugu asanbladaren nondik-norakoak jakiteko
Audioak
4_jojo herrien asanbl. 08-V-29.mp3
Txente Rekondorekin Libanoko egoeraz
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-28
Ekialde Hurbileko Mediterraneoko kostako herrialde ttikia da Libano. Hala ere, nazioartean zer-erran haundia ematen du eta bertako gatazkak prentsan ditugu etengabe. Txente Rekondo gure kolaboratzaileak hango berri eman digu
Audioak
4_txente libano 08-v-28.mp3
Etxerateko ordezkaritza bat Bruselara joan da
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-27
Euskal errepresaliatu politikoen senitartekoen Etxerat elkarteko ordezkaritza bat Bruselara joan da Europan euren senitartekoen egoeraren berri emateko. Honen inguruan mintzatu gara elkarteko kide den Oihanarekin
Audioak
4_etxerat oihana 08-v-27.mp3
maiatzako erregina, erregina eta sahatsa
garia batean, maiatzean bai Baztanen nola Malerrekako herrietan, nexaka edo bi maiatzeko igandeetan zuriz beztitu eta etxez etxe ibiltzen ziren eskean. oraindik Arraioz eta Arizkunen usadio zahar hau mantentzen dute. Patxi larralde
Audioak
4_maiatzek erregina.mp3
Landazelaitako hirigintza proiektuari buruzko bere iritzia azaldu digu Lesakako ezker abertzaleak
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-23
Lesakako ezker abertzalearen izenean Iban Maia eta Edurne Rekondo izan ditugu gurekin Landazelaitako eremuan kokatua dagoen hirigintza proiektuari buruz herriko sektore politiko honen iritzia azaltzeko
Audioak
4_landazelaiak e.a. 08-V-23.mp3
Gaztegehitu taldea
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-22
Gaztegehitu taldea sortu da, gay, lesbiana, transexual eta bisexualen egoeraren normalizazioa bultzatu asmoz, gazteen ikuspegitik. Honetaz mintzatu zaigu bertako kide den Suberri gaztea
Audioak
4_gaztegehitu 08-v-22.mp3
Heldu den igandin, maiatzan 25, Ibilaldia Zornotzan
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-22
Ailegatu da aurten ere Bizkaiko ikastolen besta. Zornotzan ospatuko da aurten eta honen berri eman digu Ibilaldiaren koordinatzaile lanetan aritu den Oihana Zuberok
Audioak
4_ibilaldia 08-v-22.mp3
Lesakako Onin Udal Taldeak Landazelaitako hirigintza proiektuari buruzko batzar irekia egin du
Lesakako Onin Udal Taldeak Landazelaitako hirigintza proiektuari buruzko batzar irekia burutu du Kasinon, azalpenak emateko. Fermin Altzugarai hirigintza zinegotziak eta Gabi Igarzabal zinegotzi ohiak solastu dute. Azalpenen ondotikan harat bildutako herritarrek proiektuaren inguruan dituzten iritzi eta kezkak agertu dituzte
Txente Rekondorekin Errusiako egungo egoeraz
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-14
Vladimir Putinek zortzi urte eta gero Errusiako presidentetza utzi du, lehen ministro kargura pasatuz. Txente Rekondok Putinen agintaldiaren eta oro har Errusiaren barne zein kanpoko egoeraren analisia egin digu
Audioak
4_txente errusia 08-v-14.mp3
Frankismoko esklabuei buruz solasean
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-13
Frankismoak preso errepublikarrekin egitazko esklabutza sistema bat ezarri zuen. Gure eskualdean bertan milaka preso aritu ziren behartuta lanean. Hori oroitarazteko Lesakan erakusketa bat egonen da maiatzaren 12tik 18ra, eta 16an Fernando Mendiola historialariak hitzaldiaa eskainiko du. Berekin mintzatu gara gaiaren inguruan
Audioak
4_Esklabutza frank. 08-V-13.mp3
Loan musika taldea
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-09
Bizkaiko Loan rock taldeko Mikel Vega musikaria elkarrizketatu dugu
Audioak
4_mikel loan 08-v-09.mp3
Euskal Herrian Euskaraz eremu mistoa hedatzearen aldeko ekimenari buruz mintzatu zaigu
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-08
Nafarroako Parlamentuan eremu mistoa Iruņerri osora hedatzea bozkatu zen, baina ekimena ez zen aitzinera ateri NaBaiko Txentxo Jimenez parlamentaria oporretan zegoelako. Euskal Herrian Euskarazi ekimenaren inguruko iritzia eskatu genion
Audioak
4_ehe eremumistoa 08-v-08.mp3
Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundea
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-07
Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundearen ihardunari buruz mintzatu gara bertako kide den Jose Angel Apaolazarekin
Audioak
4_mundubat 08-v-07.mp3
Lesakako Gazte Asanbladak Gazte Egunaren balorazioa egin digu
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-05-06
Lesakako Gazte Asanbladako kide diren Jon eta Mikel Aitor izan ditugu estudioan apirilaren 19an ospatu zen Gazte Egunaren balorazioa egiteko. Horretazgain, gaztetxearen aldarrikapenaren inguruan eta asanbladaren etorkizunerako lanaz ere mintzatu zaizkigu
Audioak
4_G.Eguna balorazioa 08-V-06.mp3
baztango egune mexiko
maiatzaren 1ean, DFen baztango egune ospatuko da. Juanjo Arrieta
Audioak
4_mexiko baztan.mp3
Iņaki Urrutia dantza klasikoaz minzo da
Eslobenia, holandan, londresen...non ez da ibili elizondoko Iņaki Urrutia. aski berandu hasi bazen ere konpaņia aunitzetan aritu da dantzan. orain bertze audizio bat eginen du.
Audioak
4_iņaki urrutia.mp3
Lesakako ezker abertzalearen prentsaurrekoa
Audioak
4_lesakaanvprentsaurre.mp3
ASIER APEZETXEA
Joko trostan / Fernando / 2008-04-24
Asier Apezetxea aranztarra bikain dabil azken urteotan mendi bizikletan. Aurten ere bikain ekin dio denboraldiari.
Audioak
4_asierapezetxea.mp3
Tibeteko gatazkaz Txente Rekondorekin
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-04-23
Azken aldian aunitz solasten da komunikabideetan Tibet eta Txinaren arteko gatazkaz. Gure saioan, Mendebaldetik gatazka honi ematen zaion trataera eta ditugun aurreideiak aztertu ditugu Txente Rekondorekin
Audioak
4_txente tibet 08-iv-23.mp3
ibili Nafarroako ezinduen elkartea da
Nafarroako elbarrien elkarte bat da Ibili. 42 administrazio bulegotan oztopoak aurkitu dituzte. Andoni Senosiain
Audioak
4_elbarritasuna.mp3
Euskal Herriko Historiaurreaz solasean
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-04-22
Joxean Mujika Historian doktore eta EHU-ko irakasleari Euskal Herriko Historiaurreari buruz galdetu diogu, lur hauek zanpatu zituen lehenbiziko gizakia nola bizi zen eta inguratzen zuen mundua nolakoa zen jakin ahal izateko.
Audioak
4_joxeanmujika 08-iv-22.mp3
Xarnege musika taldea
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-04-17
Xarnege musika taldea euskal herritarrek eta gaskoniarrek osatzen dute, bi herrietako musika tresnak erabiltzen dituztelarik abestiak sortzerako orduan. Beraien inguruan xehetasun gehiago izateko elkarrizketatu dugu Xarnegeko musikari den Juan Ezeiza donostiarra
Audioak
4_xarnege 08-iv-17.mp3
PATXI VILA
Joko trostan / Fernando / 2008-04-16
Patxi Vila Berako txirrindulariarekin mintzo gara, Euskal Herriko itzuliaz eta baita txirrindularitzak bizi duen egoera gordinaz ere.
Audioak
4_patxivila.mp3
Apirilaren 14a, Errepublika aldarrikatu zen eguna gogoan
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-04-16
1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen Espainiar Estatuan, eta Hego Euskal Herrian. Eibar izan zen berau aldarrikatu zuen lehen hiria. Horregatik, pasa den asteburuan Errepublika oroitaraztea helburu izan duen ekitaldia burutu zuen han Ahaztuak 1936-1977 kolektiboak. Ekitaldi honetaz, eta gertakari historiko horren inportantziaz mintzatu zaigu Martxelo Alvarez.
Audioak
4_ahaztuakrepublika 08-iv-16.mp3
Israeli Boikot Euskal Ekimena
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-04-15
Israeli Boikot Euskal Ekimenaren berri eman digu Askapena erakunde internazionalistako Rubenek.
Audioak
4_israeli boikot 08-iv-15.mp3
Laura Mintegi, Euskal PEN Klubeko lehendakariari elkarrizketa
Onin Bazterretik / Mikel / 2008-04-10
Laura MIntegi idazlea elkarrizketatu dugu, Euskal PEN Klubaren berri eman diezagun